Castellano

miércoles, 28 de abril de 2021

Baratza komunitarioa

 Udaberriarekin batera baratza komunitario proiektua martxan jarri da. Gaztegunean bertan dago non Berriozarko edozein gazte parte hartu dezake, lurra landatuz, lagunen artean tartetxo atsegin bat igarotzeko.

 

miércoles, 10 de junio de 2020

MONTESSORI metodología: Haurrenganako begirada orokorra

Kaixo Familia. 

Gaur, informazio pixka bat emango dizuegu hezkuntzaren metodologia oso interesgarri bati buruz. Haurrak hezteko eta irakasteko modu hori etxean eta eskola batzuetan egiten da. Eragin eta gaurkotasun handiko metodologia.


Maria Montessori (1870-1952) hezitzailea, pedagogoa, filosofoa, psikologoa eta zientzialari italiarra zen, eta bere bizitzaren eta lanaren zati bat haur-hezkuntza hobetzeko erabili zuen, ikuspegi garatzaile eta autosufizienteagotik. Haurren eskubideen errespetuan eta ikasteko berezko gaitasunean oinarritutako hezkuntza-sistema

viernes, 5 de junio de 2020

JOLAS EZ EGITURATUAK: Onuragarriak al dira haur garapenean?

Kaixo guztioi:
Noizbait konturatu zarete zer motatako jostailuak saltzen dira haur dendetan?
Jarraian egindako husnarketarekin, haurren bizitzan jostailuak eta jolasak zein garrantzia duten transmititu nahi dizuegu. 
Denok dakigunez, jolasa trebetasun eta gaitasunak garatzeko modu bat da.
Horregatik, adingabeei eskaintzen dizkiegun jostailu-motei buruz gogoeta egitera animatzen zaituztegu.

lunes, 1 de junio de 2020

ESPERIMENTUAK IZOTZAREKIN


Kaixo familia:

Zer moduz asteburua? Gaur, izotzekin jolasteko hainbat ekintza ekartzen dizuegu.

Egiten duen berorarekin freskatzeko eta ongi pasatzeko ekintzak




jueves, 28 de mayo de 2020

LIMITEAK: beharrezkoak dira?

Kaixo familia:
Gaur limiteen inguruko gaia ekartzen dizuegu.  Limiteak txikitatik lantzea garrantzi handiko prozesua da eta bizitzarako ezinbestekoak.
Pertsona sozialak gara eta aniztasun handiko inguru batean bizi gara. Horretarako, limiteen ezarpena gizartean bizi ahal izateko behar ditugu; honi esker, elkarbizitza osasungarri bat lortuko dugu.
Gainera, limiteei esker segurtasuna lortzen dugu eta testuinguruan kokatzeko aukera eskaintzen digute: noraino ailegatu gaitezke?